Egur loteak eskatzeko epea zabalik

Guaixe 2025ko api. 29a, 11:15

Etxarri Aranazko ikuspegia Unanutik. ARTXIBOA

Eskaerak maiatzaren 16ra arte egin daitezke udaletxean edo etxarriaranatz.eus webgunearen bidez. 

Etxeko surako egurra basotik hartu nahi dutenek, Etxarri Aranazko Udalari eskaera egin beharko diote. Eskaera egiteko eskabidea osatu beharko da. Aurten, estreinakoz, bi aukera eskaintzen dira: orain arte bezala, norberak bere lotea moztea eta etxera eramatea edo enpresa batek moztea eta eskatutako tokian enborrak uztea. Beraz, bi aukeretako zeinen alde egiten den ere zehaztu beharko da. Lotearen prezioa 44 eurokoa da, 60 epez kanpo eskaera egiten bada. Ordainketak kutxan edo bankuan egin beharko dira.