Amalurra azoka, eta gehiago

Guaixe 2025eko apirilaren 16a

2023ko Amalurra Azoka. ARTXIBOA

Apirilaren 27an, igandea, Amalurra Azoka izanen da, Etxarri Aranatzen. Aurretik Lurraldea eraldatzen, nekazaritza iraunkorra errotzen egitasmoaren barruan nekazaritza, abeltzaintza eta elikadura jasangarriaren inguruko liburu aurkezpena eta mahai ingurua izanen dira, 24an eta 25ean

Nekazaritza, abetlzaintza eta elikadura jasangarriaren inguruko hainbat jarduera antolatu dituzte Etxarri Aranatzen apirilaren 27an, igandea, antolatuko dute Amalurra Azokaren barruan. Hortaz, apirialren 24an, osteguna, 18:30ean, Haziak liburuaren aurkezpena eta Arakilgo Bertako Barietateen Berreskurapenaren inguruko aurkezpena izanen da, eta apirilaren 25ean, ostirala, Lurraldea eraldatuz, nekazaritza iraunkorra errotuz esperientzien aurkezpena eta mahai ingurua izanen da. Bestetik, maiatzaren 17an Kalaska proiektuaren urteurrena izanen da ere.

Amalurra Azoka 2025

Apirilak 24 osteguna

18:30 Haziak liburuaren aurkezpena eta Arakilgo Bertako Barietateen Berreskupenaren inguruko proiektuaren aurkezpena; Etxarrin zer? Oharra: Haziak eraman, Etxarri Aranazko liburutegian.

Apirilak 25 ostirala

18:30 Lurraldea eraldatuz, nekazaritza iraunkorra errotuz esperientzien aurkezpena eta mahai ingurua: Lautada oilasko eta untxien hiltegi txikia; Zunbeltz abeltzaintzarako trebatze gunea, eta Hazialdeko zereal eta lekale ekologiko ekoizleen elkartea, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Apirilak 27 igandea
Amalurra Azoka

Etxarri Aranazko plazan

10:00 – 14:00 Azoka gardena: Sakanako eta Nafarroako ekoizle eta artisauak produktuekin: gazta, ardoa, ukenduak, ogia… Etxarriko gaiteroek girotuta.

12:00 - 14:30 Euskaraldiaren txapa banaketa, Euskaraldia batzordeak antolatuta.

12:30 Arkume errearen dastaketa.

12:30 – 13:00 Urbasako larreen irekiera: animaliak plazatik Urbasarako bideari ekingo ediote Joxe Aldasoro aurkezlearekin.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Dastatu Sakana (@dastatusakana)