Udalak dirulaguntzen estrategia plana onartu du

Guaixe 2025ko mai. 5a, 11:27

Etxarri Aranazko armarria udalaren autoko atean eta udaletxea. ARTXIBOA

2025tik 2027 urtera bitartean izanen da indarrean. 

Dirulaguntzei buruzko legediari jarraituz, Etxarri Aranazko Udalak dirulaguntzen estrategia plana onartu du. Haren bidez zehaztu ditu hura aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, horiek lortzeko behar den epea, aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa iturriak. Plangintza horretan udalak ematen dituen dirulaguntza guztien berri jaso da. Etxarri Aranazko Udalaren plangintza hori hiru urterako da eta urtero berrikusiko da.