Bigarren urtez jarraian, Nafarroako pilota selekzioek GRABNI txapelketa irabazi dute, bi modalitateetan: ezker paretako frontoian eta trinketean. Beraz, Nafarroa txapeldun bikoitza da. Frontoiko 28 finaletatik 18 irabazi zituen Nafarroak, eta trinketeko 10 finaletatik 5. Beraz, txapeldun handia da.
Nafarroako selekzioan hiru sakandarrek hartu dute parte txapelketan barna: Irurtzun pilota klubeko Aaron Arbizu eta Iosu Igoa pilotari etxarriarrak, eta Gure Pilotako Maialen Larraza palista etxarriarrak.
Finalak Araban jokatu ziren. Tartean, emakumezkoen jubenilen paleta gomako finalean, Nafarroako Zabalzak eta Larrazak 30-24 hartu zuten mendean Bizkaiko bikotea. Senior mailako gizonezkoen binakako finalean, aldiz, Nafarroako Canabalek eta Arbizuk 18-22 galdu zuten Gipuzkoako ordezkarien kontra.