Etxarri Aranatzek bere kinto egunetako bat ospatu zuen larunbatean. Etxarriar asko kalean izan zirela jakinik, herriko Euskaraldia batzordeko kideak plazako estalpean jarri ziren eta euskararen erabilera sustatzeko ariketa masiborako identifikagarriak, txapak, banatzen egon ziren. Oraindik txapak jaso ez dutenek astelehenetik asteazkenera liburutegitik pasa daitezke. Bestela, ostegunean, 18:30etik aurrera, plazan.