Kinto ospakizunak giro ederrean

Guaixe 2025eko maiatzaren 12a

Etxarriarrak estalpean dantzan.

Larunbatean izan zen.

Urtean zehar ospatzen diren kinto egunetako bat izan zen Etxarri Aranatzen larunbatean. 40 eta 60 urte bitarteko hainbat kintadatako etxarriarrak bazkal aurreko poteoan elkartu ziren. Jatetxeetara bazkaltzera joan eta, ondoren, atzera ere plaza jendez bete zen. Gainera, kintoek egindako diru ekarpenarekin plazan disko jartzailea zegoen, eta dantzan eta kioskoari bueltak ematen ibili ziren etxarriarrak ordu txikiak arte.