Bi graffitigile atxilotuta

Guaixe 2025eko maiatzaren 12a

Etxarri Aranazko tren geltokia. ARTXIBOA

Trenbidean paletak jarri, Iruñetik Gasteizera zihoan trena geldiarazi, barrura sartu eta pintaketak egin zituzten.

Foruzaingoak bi gizonezko gazte etxarriar atxilotu zituen atzo. Atxilotuetako bat adingabea da. Antza, kaputxak zeuzkaten bost pertsonak egurrezko paleta jarri zuten trenbidean atzo 17:40an, eta Iruñetik Gasteizera zihoan tren bat gelditzea lortu zuten. Kaputxadunak zenbait bagoiren kanpoko aldean eta barruko aldean graffitiak egin zituzten. Eta, aldi berean, guztia grabatu zuten. Ondoren hanka egin zuten. 


Foruzaingoak zabaldutako argazkia.

Treneko ikuskatzaileak gertatutakoaren berri eman zion SOS Nafarroa 112ri, eta Foruzaingoaren eta Guardia Civilaren patruilak joan ziren. Foruzainek bi gazte atxilotu zituzten. Bati marihuana ere atzeman zioten eta, horregatik, ere salaketa jarri zioten. Atxilotutakoei desordena publikoak eta kalteak eragitea egotzi diete. Foruzaingoa ikertzen jarraitzen du, inplikatutako gainerako graffitigileak atxilotzeko.