Maiatzaren 15ean, osteguna, Euskaraldiaren hasiera ospatuko dute Etxarri Aranatzen. 18:30ean txistulariekin kalejira eginen dute, eta 19:00etan Erraldoiak aterako dira eta Euskaraldiko margolanak izanen dira, plazan.
Maiatzaren 17an, larunbata, 10:00etatik 11:30era gazte eta helduendako Dantzakiaren klase irekia izanen da, frontoian, eta, ondoren, pala partidak izanen dira. Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, igandea, 17:00etan, futbol erregionalen partidak izanen dira, futbol zelaian.
Maiatzaren 22an, osteguna, 19:00etan, bertso poteoa izanen da Etxarri Aranazko tabernetatik, eta Euskaraldiko ospakizunekin jarraitzeko, maiatzaren 24an, larunbata, amaieraren bezperan, erraldoiak gaiteroekin aterako dira, 13:30etik aurrera.
Ariketa sozialarari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 13:00etan, Etxarri Kantuzen emanaldia izanen da, eta 19:00eta Haize Berriak bandaren kontzertua.
Euskaraldiak iraun bitartean ere AEKren sorpresa izanen da Etxarri Aranatzen.