Pilota

Joanes Bakaikoa, final handiko txartela lortzera

Guaixe 2025eko maiatzaren 16a

Buruz Buruko B Serietako finalerdia jokatuko du maiatzaren 16an, Zubizarreta III.aren kontra

Buruz Buruko B Serietako Txapelketako finalerdiak jokatuko dira maiatzaren 16an, ostirala, Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Agirrek eta Aldabek jokatuko dute lehena, eta Bakaikoak eta Zubizarreta III.ak bigarrena. Joanes Bakaikoa etxarriarra 2023ko buruz buruko txapelduna da, 2017ko txapeldunordea, eta hirugarren finala jokatu nahiko luke.