Etxarri Aranazko Udalak Arkuetabide kaleko 10. zenbakian duen partzela 110.550 eurotan (BEZik gabe) saldu du. Lursaila saltzeko plegu itxiko enkantea deitu zuen udalak eta sei eskaintza jaso zituen. Diru eskaintza handiena egin duenari saldu dio lursaila. Hiri izendapena duen partzelak 412,26 metro karratuko azalera du.