BOXEOA / K1 /MMA

Etxarri sutan jarri zuten

Guaixe 2025eko maiatzaren 28a

Garat Flores, Kortarekin beilaldian. Tartean, Kanku Gym-eko Joxe Vicente Eguzkiza. KANKU GYM

Boxeo, MMA eta K1 beilaldian borrokalari sakandarrek hartu zuten parte

Etxarri Aranatzek Kanku Gym gimnasioak makina bat babesleren laguntzarekin antolatutako boxeo, MMA eta Kick Boxing beilaldia hartu zuen larunbatean, ikusmin handia piztu eta ikusle asko erakarri zituena. Borrokalari sakandarrak ere lehiatu ziren. Tartean, Garat Floresek boxeo konbatea irabazi zion Kortari.