Etxarri Aranazko Gure Pilota klubak NKJetako Binakako Palako azken faseko finaletatik bi biko txapeldun eta biko txapeldunorde bat ekarri zituen. Finalak maiatzaren 9an jokatu ziren, Labriten.
Benjaminetan, Goikoetxeak eta Zubietak Oberenako Goienagari eta Urrizari 18-17 irabazi zieten, eta haurretan, Camposek eta Mendiburuk 25-14 hartu zituzten mendean Auñamendiko Errori eta Iriarteri. Azkenik, juniorretan, Maialen Larraza eta Onditz Gaintzarain ikusgarri aritu ziren, baina, tamalez, Larraun klubeko Garziarena eta Eguzkiza ezin izan zituzten mendean hartu (25-21). Partida ikaragarria eskaini zuten lau palistak.