Sakanako Sasoiak-ek deituta, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egin zen Etxarri Aranazko plazan astelehenean, azoka egunean. Sasoiak-eko kideek gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzea aldarrikatu zuen. Aldi berean, kalitatezko arreta eta zaintza zerbitzu publikoak aldarrikatu zituzten. Bilkuran parte hartu zutenetako askok Palestiaren banderak zituzten eskutan, herrialde harri elkartasuna adierazteko.