Garagarrilaren 16an etxarriarrek San Adrian erromeria ospatuko dute. Hala nahi duten herritar guztiei basoan bazkaltzeko aukera emateko, Etxarri Aranazko Udalak bere mahaia bazkaltzeko aukera eman du. Horretarako izena eman eta 35 euro ordaindu beharko dira. Izena eman nahi duenak garagarrilaren 12ko 12:00ak arteko epea du.
Udaletik gaztigatu dutenez, bazkaltzeko garaian ez da zerbitzaririk egonen eta, beraz, mahaikideen artean zerbitzatu eta jaso beharko da mahaia. Bestetik, gehienez ere 15 pertsonendako lekua egongo da.