2025/05/30 19:00etan

Bertsolaritza

'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio solidario musikatua, Etxarri Aranatzen

'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso saio solidario musikatua, Etxarri Aranatzen
Kultur Etxea, Etxarri Aranatz

Maiatzaren 30ean, ostirala, 19:00etan, Iñurri elkartearen Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatu solidarioa izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Iñurri elkarteak minbizia duten eta inguruan dauden pertsonak laguntzen dituzte, eta saioan minbizia duten pertsonek jartzen dituzte gaiak Amaia Agirre gai jartzailearekin batera. Ealaia martin, Ekhiñe Zapiain, Maddi Ane Txoperena eta Oihana Iguaran izanen dira oholtzaren gainean egonen diren bertsolariak, eta Araitz Bizkaik eta Oihana Landak jarriko dute musika. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke izainurri.eus webgunean. 

 

Argazkia: AIURRI.EUS