Maiatzaren 1ean, lekuko ugariren aurrean, Hartzabalen maiatza zutitu zuten etxarriarrek. Hilabete eman du maiatzak ibarrera eta Urbasara begira. Baina maiatzaren akaberarekin, bere egitekoa despeditu zen. Larunbat arratsaldean aizkolariak maiatza bota zuen.
Garai batean maldan behera botatzen zuten pagoa. Baina urteak dira enborra beste aldera bota eta lurrean dela zatitan mozten dela. Maiatza zena txoko batean utzi zuen, heldu den urteko maiatzaren 1eko gosarirako sutarako egurra izateko. Ipurdia bertan geldituko, 80 bat zentimetroko zuloan sartuta zati bat eta beste horrenbeste agerian duela, hurrengo maiatzera arte.