Dagoeneko Etxarriko igerilekurako bonuak eskura daitezke

Guaixe 2025ko eka. 5a, 11:18

Etxarri Aranazko igerilekua. KANPINA

Dirua transferentzia bidez ordaindu behar da, igerilekuko kudeatzaileei jakinarazi eta ondoren jasoko da pasabidea erraztuko duen eskumuturretakoa.

Danbolintxulo udal igerilekuan maiatzaren 30ean zabaldu zituen ateak eta irailaren 14ra arte hala izanen ditu. Udan bainua hartu edo igeriketan ibili nahi dutenek, dagoeneko sasoiko bonua eskuratzeko aukera dute. Etxarriko kanpinaren kudeatzaileek hainbat abonamendu aukera eskaini dituzte, horien berri Facebook sare sozialen bidez eman dute. Norbere beharretara egokitutako bonua aukeratu ondoren, dagokion diru kopurua Laboral Kutxaren ES03 3035 0116 9111 6002 2127 kontu korrontean sartu behar da. Kontzeptu gisa izen-abizenak eta BONO hitza jarri behar dira. Transferentziaren ziurtagiria piscinaetxarri@gmail.com e-postara bidali beharko da. Bi egun pasata kanpineko harreran sarbidea ematen duen eskumuturrekoa eskuratuko du eskatzaileak. Galderak egin edo zalantzak argitzeko Etxarri Aranazko kanpinera idatzi edo hots egin daiteke: piscinaetxarri@gmail.com edo 948 460 537. 

Bonuen eta txartelen prezioa

Etxarri Aranatzen erroldatuta daudenendako 
5 urte arte, dohainik.
5-10 urte, 22 euro. 
11-16 urte, 35,50 euro. 
17 urtetik gorakoek, 56 euro. 
65 urtetik gorakoak, dohainik. 
Familia ugaria 5-10urte, 17,60 euro. 
Familia ugaria 11-16 urte, 28,40 euro. 
Familia ugaria 17 urtetik gorakoak, 44,80 euro. 

Etxarri Aranatzen erroldatuta ez daudenak
5 urte arte, 17,50 euro.
5-10 urte, 28 euro. 
11-16 urte, 42 euro. 
17 urtetik gorakoek, 65 euro. 
65 urtetik gorakoak, dohainik.