Etxarri Aranatz futbol taldea erregional mailako igoera fasea jokatzen ari da baita ere. Liga erregularrean hirugarren sailkatu denez, Etxarri Aranatzek gutxienez bi kanporaketa jokatu beharko ditu preferente mailara igotzeko.
Lehen kanporaketan Etxarri Arantzek San Ignacio izan zuen aurkari. Iruñean jokatutako joaneko partidan 1-3 gailendu zen Etxarri, eta alde horri esker lortu du igoera fasean aurrera egitea, ekainaren 7an etxean jokatutako partidan 1-2 galdu baitzuen Etxarrik. San Ignacio 12. minutuan aurreratu zen, 52. minutuan Jon Erdoziak berdinketa lortu zuen, baina 80. minutuan San Ignaciok bigarrena sartu eta Etxarrik ezin izan zuen buelta eman. Nolanahi ere, Etxarri Aranatzek aurrera egin du.
Igoera faseko bigarren kanporaketan Etxarri Aranatzek arerio gogorra du: liga erregularrean beraien aurretik bigarren sailkatu zen San Jorge taldea. Joaneko partida Etxarri Aranatzen jokatuko da asteburu honetan, eta itzuliko partida Sanduzelain erabakiko da.