Emakumezkoen Osasuna lehen taldea goitik behera eraldatuko da 2025/2026 denboraldirako. Hamahiru jokalari baja izango dira, inoiz baino gehiago, eta hamarrek jarraituko dute, tartean Irati Igoa Sesma etxarriarrak. Bigarren taldetik hiru jokalari igoko dira, eta gainontzeko plantilla eta zuzendaritza lotzeko lan handia dago aurretik.