Patroiaren eguna

Guaixe 2025eko ekainaren 12a

2024ko San Kiriko eguna. ARTXIBOA

Ekainaren 13an, ostirala, San Kiriko eguna ospatuko dute etxarriarrek.

Andra Mari ermitan bilduko dira etxarriarrak ekainaren 13an, ostirala, San Kiriko egunean, herriko patroia. 18:45ean udaletxetik ermitara kalejiran aterako dira eta, bertan, aurreskua dantzatu eta kintoek dantzakia eginen dute. Askaldu ondoren, herrira kalejiran itzuliko dira etxarriarrak eta gauean Trikiteens taldearekin dantzaldia izanen da plazan.