Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolak heldu den ikasturteko matrikulazio epea zabaldu. Horretarako udaletxetik pasa edo etxarriaranatz.eus webgunean sartu beharra dago. Izena emateko aurreneko epea hilaren 27ra arte izanen da. Bigarrena, berriz, agorrilaren 18tik irailaren 2ra artekoa izanen da. Baina azken txanda horretan izena ematen dietenei udalak ez die plaza bermatzen. Eskaintzari dagokionez, musika hizkuntzaz aparte, honako instrumentuak jotzen ikasteko aukera dago: pianoa, txistua, gitarra, biolina, zeharkako txirula, akordeoia, kantua, saxofoia, tronpeta eta bateria. Tronboia, bonbardinoa eta gitarra elektrikoa ikasteko aukera ere izanen da. Gainera, musika eskolako taldeetan parte har dezake ikasleak: txistulari taldea, Fanfarrea eta Eskolania. Beste talde batzuk sortzeko aukera ere badago.