San Kiriko ospatu ondoren San Adrian eguna ospatzeko momentua iritsi da Etxarri Aranatzen. Ekainaren 16an, igandea, izanen da, sainduaren egunean. Udalbatzak hasiran emanen dio egunari, udaletxetik San Adrian emitarako kalejirarekin.
Festa basoan ospatzen dela kontuan hartuz, bazterrak garbi uzteko deia egin du udalak, baita hondakinak ongi sailkatzeko ere. Ahalik eta kotxe gutxien eramatea eskatu du; hortaz, kotxeak konpartitzeko, aparkatzeko orduan oinezkoei eta bete kotxeei pasatzeko tokia uzteko eta arratsaldean herrira joateko udalaren kamioiaren aurretik ateratzeko eskatu du. Suak konpartitzeko eta zuhaitz txikien ondoan surik ez egiteko deia zabaldu du ere Etxarri Aranazko Udalak.
2025eko Etxarri Aranazko San Adrian eguna
Ekainak 16 astelehena
09:00 Udalbatzaren kalejira, udaletxetik San Adrinera.
11:00 Fritada.
12:00 Elizkizuna.
13:00 Dantza taldearen emanaldia.
15:00 Bazkariak.
17:00 Txistularien erronda mahaiz mahai.
18:00 Kintoen dantzakia.
19:00 Kalejira herrira.
20:00-21:00 eta 22:00-02:00 Ken bat taldearekin dantzaldia, plazan.
Abiatu dira udal ordezkaritza eta txistulariak San Adrianera!@guaixe pic.twitter.com/yvUyqbmSPG
— Eneida (@EneidaEne1) June 16, 2025