Aralar klubak 2022an antolatu zuen, azkenekoz, Lakuntza Emakumeen Txirrindulari Lasterketa. Lau edizio jokatu ziren, eta ondoren bertan behera geratu zen. Sakana Group-Alea Aralar klubak lasterketa berreskuratu du, baina Etxarri Aranatzen jokatuko da, ekainaren 21ean, larunbata, 16:00etan, I. Etxarri Aranazko Emakumeen Lasterketa. Kadeteen eta juniorren mailako proba izango da. Kadeteek Arbizu, Lizarraga eta Etxarri arteko zirkuituan ariko dira (45 km), eta juniorrek Lizarragako katea dute aurretik (68,47). Bi kategoriak elkarrekin abiatuko dira.