Igeriketa ikastaroak hastear

Guaixe 2025ko eka. 30a, 11:22

Jendea uretan. ARTXIBOA

Garilaren 7an hasiko dira.

Etxarri Aranazko igerilekuan igeri egiten ikasteko ikastaroak izanen dira aurten ere. 3 edo 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikastaroak garilaren 7an hasiko dira. Izena eman edo informazioa nahi duenak Etxarri Aranazko kanpinaren harreran edo info@campingetxarri.com posta elektronikoko helbidearen bidez eska dezake.