Etxarri Aranazko Udalak toponimia mapa argitaratu zuen. Joakin Ansok eta Jose Luis Erdoziak koordinatu zuten lana osatzeko Anbrosio Erdozia, Esteban Mundiñano, Pello Artieda eta Jesus Razkin izan zituzten berriemaile. Beste hainbat herritarrekin batera kontrastatu zituzten jasotako toki izenak.

Mapan 400 toponimo nagusi eta haiengandik eratorritako 150 inguru jaso zituzten. Udalak 3.000 ale argitaratu zituen eta festetako egitarauarekin batera banatu zuen.
