Etxarriko festetarako langileak behar dira

Guaixe 2025eko uztailaren 11

Zezensuzkoa jende artean bidea egiten. ARTXIBOA

Zezensuzkoa eta buruhandiak eramanen dituzten pertsonak behar dira. 

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, festetan eta ferietan zezensuzkoa eramanen duen pertsona bat behar du. Ezinbesteko baldintza da adinez nagusia izatea. Bestalde, herriko bi ospakizun horietan buruhandiak eramateko 12 urtetik gorako pertsonak behar ditu udalak, bai festetan bai ferietako eguerditan buruhandiak aterako dituztenak. Bi deialdietako batean interesa duenak hilaren 23ko 13:00ak arte du izena emateko. Buruhandien eramaileen kasuan izena emanen dutenekin, txandak moldatzeko bilera, garilaren 24an, ostegunean, 12:00etan eginen da udaletxeko 2. solairuan.