Etxarri Aranazko festetan agorrilaren 5a, asteartea, haur eta nagusiyen egune ospatuko da. Egitarauaren barruan herriko nausiyendako bazkaria dago antolatuta. Bazkarira joan nahi duenak udaletxetik gonbidapen txartela jaso beharko du. Bazkaria dohainik da herrian erroldatuta dauden 65 urtetik gorako etxarriarrendako. Baldintza horiek betetzen ez dituztenak, baina bazkarira joan nahi dutenek, udaletxean txartela eros dezakete 28,60 eurotan.