Etxarri Aranazko festak agorrilaren 2an hasiko dira. Festa egitarauko aurreneko ekitaldietako bat da joan zen urtean jaiotako umeei harrera egitea. Bakoitzari festetako ttattar bat oparituko die udalak 11:30etik aurrera. Etxarri Aranatzen erroldatuta ez daudenak baina herriarekin lotura duten haurrek ere ttattarra jasotzeko aukera izanen dute. Baina kasu horretan gurasoek bost euro ordaindu beharko dituzte. Interesa duenak garilaren 23ko 14:00ak arteko epea du izena emateko.