Kuadrillen eguneko bazkariko txartelak salgai

Guaixe 2025eko uztailaren 16a

Festetako kuadrillen eguneko kalejira. ARTXIBOA

Festetako astelehenean izanen da bazkaria.

Agorrilaren 4an, astelehena, 15:00etan Etxarri Aranazko plazan kuadrillen bazkaria eginen da. Han bazkaldu nahi duenak dagoeneko txartelak eskuratzeko aukera du. Horretarako Xapatero tabernatik pasa beharko du. Helduen bazkarirako txartelak 25 euro balio ditu eta haurrenak 15 euro. Antolatzaileek gaztigatu dutenez, zeliako eta begetarianoendako menu aukera ere izanen da. Bazkarian parte hartzeko beste modu bat da kuadrilla bakoitzak bere jatekoa mahaiak eta aulkiak eramatea.