Duela 25 urte...

Etxarriko abesbatzaren diskoa

Guaixe 2025eko abenduaren 9a

2.000 pezetetan (12,02 euro) zegoen salgai.

Etxarri Aranazko abesbatzak diskoa argitaratu zuen. Hamazazpi kantu jaso zituzten diskoan. Haietatik hamaika urte hartan bertan grabatutakoa ziren, gainerako seiak aurreko diskokoak ziren. Sakanako egileen lanek aparteko tokia zuten, sei Lorenzo Ondarrarenak baitziren eta hiru Felipe Gorritirenak. Euskal musika eta musika sakroa osatzen zuen diskoak. Abesbatzak 55 kide zituen eta Igor Ijurrak zuzentzen zuen.