Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du hiri eta landa kontribuzioko ordainagiriak kobratuko dituela. Bakarren batek kontsulta egin nahi badu, katastroko orriak udaletxeko bulegoan daude eskuragai. Helbideratze berriak edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna agorrilaren 16a izango da. Udal erreziboak kontu korronteren batean helbideratuta dituztenei zenbatekoa kargatuko die udalak. Ordainketak helbideratuta ez dutenek herrian dauden kutxaren edo bankuaren bidez egin dezakete ordainketa. Udalak jakinarazi duenez, ordaindu gabeko erreziboak agorrilaren 25etik aurrera Agentzi Exekutibora bidaliko dira, kobratzea premiamendu-bidetik burutzeko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.