Txirrindulariak

Mikel Uncilla, Nafarroako 23 urtez azpiko txapelduna

Guaixe 2025eko uztailaren 30a

Mikel Uncilla, Nafarroako txapelduna. MARTIN EARLY

Villatuertako lasterketan hamabigarren sailkatu zen Rural Kutxa-Alea taldeko etxarriarra, lehen nafarra

Uztailaren 26an afizionatuen mailako VI. Electricidad Robert Innova Trofeoa jokatu zen Villatuertan (140 km), aldi berean Nafarroako Txapelketa zena. Lasterketa oso gorabeheratsua izan zen, erasoaldiz josia, eta, azkenean Ezra Caudell (Team California) gailendu zen (3:24:55), Rural Kutxa-Alea talde sakandarreko Marc Rubirolari segundo bat aterata (3:24:56). Mikel Uncilla (Rural Kutxa-Alea) etxarriarra hamabigarren iritsi zen (3:30:30), lasterketako lehen nafarra, eta, hortaz, Nafarroako txapelduna. Talderik onena Team California izan zen.