egitaraua

Bost eguneko festak Etxarri Aranatzen

Guaixe 2025eko uztailaren 31

Abuztuaren 2tik 6ra, larunbatetik asteazkenera, ospatuko dituzte festak etxarriarrek. Abuztuaren 1ean, ostirala, bezperan, Inutillan eguna antolatu du Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak. 

Etxarri Aranazko Udalak duela zenbait hilabete festak aldatzeko prozesu parte hartzailea martxan jarri zuen. Helburua azken urteetan egon den aisialdiaren bilakaerarekin bat egiten duten festak antolatzea zen. Hortaz, festa batzordean herriko norbanako, elkarte eta eragile guztiak gonbidatu zituen. Batzorde horretako emaitza da abuztuaren 2tik 6ra antolatu dituzten Etxarri Aranazko festak. Berrikuntza nagusiena festen iraupena da, izan ere, aurten bost egun festa izanen dituzte Etxarri Aranatzen (aurretik sei ziren). Bestetik, EGAk antolatzen duen Inutillan eguna festak amaitu eta ostiralean egiten zuten, eta aurten bezperan ospatuko dute, abuztuaren 1ean, ostirala. 

Etxarri Aranazko Udalak aurtengo festetan egin duen beste berrikuntza bat da festa inklusiboak eta irisgarriak izan daitezen "gogoz eta mimoz" prestatu duten egitaraua: "Aste osoan zehar izango diren ekitaldietan, ahal dugun neurrian, horixe bermatzen saiatuko gara, inor kanpoan ez dadin". Besteak beste, QR bat erantsi da egitarauan, eta berau irakurri ondoren, egitaraua adierazten duten piktogrametara sarreran ematen du, baita egitarau guztia entzun daiteke ere. Suziria botako den ekitaldi guztiak markatuta daude egitarauan, eta ekitaldi irisgarriak eta inklusiboak ere betaurreko gorriekni markatuta daude. 

2025eko Etxarri Aranazko festak

Abuztuak 1 ostirala

Bezpera

17:00 Etxarri Aranazko festetako IV. Mus txapelketa, Dori Ansotegiren omenez, Mus taldeak antolatuta udalaren laguntzarekin.

Inutillan eguna
EGAk antolatuta

12:00 Bertako produktuekin auzatea, plazan. 

12:30 Joxe Lacalleren argazki erakusketa, plazan. 

13:30 Trikipoteoa. 

14:30 Bazkaria, plazan. 

17:30 - 18:00 Hitzaldia, gaztetxean. 

20:00 Gazte txarrak txaranga. 

22:00 Ekitaldi politikoa eta dantzariak. 

23:00 DJ Gaube, DJ Mortx eta DJ Deabru. 

Abuztuak 2 larunbata

Etxia! Eguna

11:30 – 13:30 Txoko lasaia, Danbolintxulo haur ludotekan.

11:30 2024an jaiotako haurrei zapi banaketa.

12:00 Festa hasiera suziria. Ondoren, Etxarri Aranazko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin, Etxarri Aranazko gaiteroekin eta Txorongo Txarangarekin kalejira.

13:00 Txorongo txarangaren kontzertua, plazan.

15:00 Herri bazkaria, Festa Batzordeak antolatuta, plazan.

19:00 Makilen mundua Levelibular konpainiaren zirko ikuskizuna.

20:00 Salbea, Etxarri Aranazko Abesbatzak eta Parrokiako Abesbatzak kantaturik, elizak antolatuta.

20:30 Auzatea Hartzabal, Etxe-Azpi, Larrañeta eta Karrikestu elkarteek prestaturik.

20:00 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 Alkoholimetro probak 18 urtetik gorakoedako, OGZren prebentzio programa, udaletxeko estalopean.

00:30 – 04:00 Trikiteens taldearekin gaupasa.

Abuztuak 3 igandea

10:30 Dianak Etxarri Aranazko gaiteroekin.

11:30 Auzatea Gure-Etxea elkarteak presturik.

12:00 Herri kiriolak, plazan: Sakanako Aizkora eskolako ikasleak, helduak eta binaka, eta harri jasotzailea.

12:30 Etxarriko Erraldoiak eta Buruhandiak.

13:30 Euskorleans taldearen musika emanaldia.

18:30 Bertsolariak eszenatokian: Julio Soto Ezkurdia, Aner Peritz Manterola, Saats Karasatorre Martinez eta Oihana Bartra Arenaz; gai jartzailea: Joseba Beltza Bengoetxea.

20:00 Sahietsada, EGAk antolatuta, gaztetxean.

20:30 Moonshine wagon taldearen kontzertua.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Tocan2 la polla taldearen kontzertua, Festa Batzordeak antolatuta.

00:00 Psycoclow ikuskizun ibiltaria.

01:00 Boletus Rumberus DJak.

Abuztuak 4 astelehena

Kuadrillan eguna

11:30 Auzatea Etxe-Azpi elkarteak prestaturik.

12:00 Haurrendako apar festa. Oharra: bainujantzia eta txankletak eraman.

13:00 Sakana Kantuz.
Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak.

15:00 Kuadrillen bazkaria, Festa Batzordeak antolatuta, plazan.

17:30 Modernoak Zirika Zirkus konpainiaren animazioa.

18:00 Gaztetxera jaitsiera, EGAk antolatuta.

19:00 Buelta herriari Kalean eta Bixkor txarangarekin, EGAk antolatuta, gaztetxetik.

20:00 – 22:00 Eztitan taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Oihana Begana DJ, Festa Batzordeak antolatuta.

00:00 – 02:30 Eztitan taldearkein dantzaldia.

Abuztuak 5 asteartea

Haur eta nagusien eguna

11:30 Auzatea Udaberri elkarteak antolatuta.

11:30 – 13:00 Txoko lasaia, Danbolintxulo haur ludotekan.

11:30 – 14:00 Jolas parkea haurrendako.

12:00 Meza, elizak antolatuta.

13.00 Etxarriko Buruhandiakk.
Mariachi Imperial Elegancia Mexikana musika emanaldia.

14:30 Nagusien bazkaria, plazako estalopean.

16:00 Aitor soinujole eta musikaria.

17:00 Futbol plaza txapelketa, kale nagusian.

17:00 – 19:00 Txoko lasaia, Danbolintxulo haur ludotekan, eta jolas parkea haurrendako.

18:00 XXX. Play Back txapelketa, plazan.

19:00 Auzate Mundiala, Festa Batzordeak antolatuta.

20:00 Burrunba Elkatrotxaranga.

21:00 Mobilizazio berezia: Genozidioa STOP!, Etxarri Palestina Elkartasun taldeak antolatuta.

22:00 Zezensuzkoa: Sukena eta Bulkada taldeak.

Abuztuak 6 asteazkena

Kintoen eta gazteen eguna

10:00 Kintoak Irulegi Txarangarekin etxez etxe dirua eskatzen.

11:30 Auzatea Hartzbala elkarteak prestaturik.

12:00 Haurrendako apar festa. Oharra: bainujantzia eta txankletak eraman.

13:00 Etxarriko Buruhandiak eta japoniar bonbak.
Rockalean musika saioa.

15:00 Bazkaria, EGAk antolatuta.

17:00 Bingoa, EGAk antolatuta, gaztetxean.

18:00 Mute Orain Bi taldearen zirko antzerkia.

19:00 Pintxo potea, Festa Batzordeak antolatuta.
Elektrokutau Elektrotxaranga, EGAk antolatuta.

20:00 Los Zopilotes Txirriaus taldearen kontzertua.

22:00 Zezensuzkoa.

22:15 Proud Mary taldearen kontzertua, Festa Batzordeak antolatuta.

23:00 Boletus Rumberus Djak, EGAk antolatuta, gaztetxean.
Mikeltxi Dja, plazan, eta txupito festa, Festa Batzordeak antolatuta, txoznan.