Ur kontsumoagatik ordaintzeko garaia iritsi da

Guaixe 2025eko irailaren 3a

Jendea iturri ondoko terrazetan. ARTXIBOA

Urteko lehen erdiari dagokiona pagatu behar da. 

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du aurtengo lehen sei hilabeteetako ur kontsumoko ordainagiria pagatzeko epea iritsi dela. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei beraien kontu korronteetan zenbatekoa kargatuko zaie lastailaren 7an. Gainontzekoek zenbatekoa udalaren kontuan sartu beharko dute aipatu eguna baino lehen. Egun hori pasata, pagatu ez diren ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko ditu udalak, legeak baimentzen duen errekargua ezarrita. Udaletik azaldu dutenez, helbideratze berriak egin edo aldaketak eskatzeko azkeneko eguna irailaren 30a izanen da.