Abuztuaren 15ean Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketa jokatu zen Arantzan. Bost aizkolari lehiatu ziren bi kanaerdiko eta bi 45 ontzako erdibitzeko lanean. Txapelduna Olagueko Beñat Senosiain izan zen (11:07), Julen Urrutia arraioztarrarekin lehia oso estua izan eta gero (11:21). Gainontzeko hiru finalistek lehia estua izan zuten Ioan Goikoetxea etxarriarra hirugarren sailkatu zen (15:00), Eñaut Oiarbide etxarriarra laugarren (15:09) eta Xabier Mitxelena iruritarra bosgarren (15:05). Lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira.