Euskara ikasleek udalari laguntza eska diezaiokete

Guaixe 2025eko irailaren 12a

Etxarriarrak plazan. ARTXIBOA

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 30etik lastailaren 15ean izango da.

Euskara ikasten aritu diren etxarriarrek udalari dirulaguntza eskatzeko aukera dute. Horretarako, udaletxean edo udalaren erregistro elektronikoaren bidez eskaera egin behar da. Interesa dutenek, alde batetik, eskabide orria beteta aurkeztu beharko dute, baita nortasun agiriaren kopia. Horrekin batera erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko da. Dokumentu horrek eskabideak aurkezteko epea hasten deneko antzinatasuna duena gehienez ere. Ziurtagirian eskatzailea noiztik dagoen udalerri horretan erroldatuta agertu beharko da.

Administrazioko agiri horiekin batera, euskaltegiak eginiko asistentzia edo aprobetxamendu ziurtagiria eta matrikula ordaindu izanaren agiria aurkeztu behar dira. Sakanako Mankomunitateari dirulaguntza eskatu badio, eskaeraren kopiak aurkeztu beharko ditu interesa duenak. Gainerako administrazio publiko edo entitate pribatuei dirulaguntza eskatu badie eta ebazteke badaude, edo haiengandik laguntza jaso badu, eskatzaileak jakinarazi egin beharko du.