Musika eskolak bateria irakaslea behar du

Guaixe 2025eko irailaren 11

Musika eskola hartzen duen eraikina. ARTXIBOA

Kontratazioa egiteko deialdia egin du.

Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolak aldi baterako bateria irakasle bat kontratatzeko deialdia egin du. Deialdi lan poltsa bat osatzeko baliatuko du. Musika eskolak eskaintzen duen lanaldia partziala da. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 12an, ostiralean, despedituko da. Deialdiaren berri etxarriaranatz.eus webgunean dago.