Irailaren 12tik 14ra, ostiraletik igandera,11:00etatik aurrera, Triku Trail taldeak Etxarri Aranazko Mendira Joan Etorria lasterketaren 50 urteurrena ospatzeko 50 urte 50 orduz 50 igoera Hartzabalera ekimena eginen dute. Lehenengo korrikalaria 11:00etan aterako da, eta hurrengo txandak, herrira jaitsi beharrean Jeingenekoaren bordan eginen dituzte. Igandean, 12:00etan abiatuko da azken txanda, eta larunbatea, 13:!5ean, auzatea eginen dute Etxarri Aranazko plazan.