Euskal Herriko Artzain Txakurren 58. txapelketa jokatu zen Garain irailaren 13an, larunbatean. Txapelketa Jose Mari Ustarroz Razkini eskainitako omenaldiarekin hasi zen. Ondoren, artzain parte hartzaileek artaldearen eta txakurraren arteko ulermena erakutsi zuten. Lanak despedituta, Karlos Ardanza abadiñarrak irabazi zuen txapela Mendi txakurrarekin. Bigarrena, Fidel Alonso arabarra izan zen Lis txakurrarekin. Podiuma Jesus Razkin Ijurrak eta Mendik osatu zuten.

EHATE Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteko kideek nabarmendu dutenez, "giro ederrean" joan zen jardunaldia, eta "lan politak" egin zituzten artzainek zein txakurrek. Epaimahaikideek eta ikusleek txakurren lana, prestakuntza eta artzainen arteko lan bikaina goraipatu zituzten.