Etxarri Aranazko Udalak antolatutako ikastaroetan izena emateko aukera zabalik da dagoeneko. Etxarri Aranazko Udalaren ikastaro eskaintza honakoa da: yoga, soinketa lasaia, tonifikazioa, pilates, zirko tailerra, pintura, kognizio estimulazioa, berrerabiltzearen artea eta joskintza, hiketan hitz egiten ikasteko ikastaroa, euskara eta mintzakide taldeak. Izena eman nahi duenak etxarriaranatz.eus webgunearen bidez edo udaletxean egin dezake. Azken horretatik 10:00etatik 14:00etara pasa behar da astegunetan. Izena emateko inprimakian eskatzen diren datu guztiak bete beharko dira.
Udalak jakinarazi duenez, onartuen zerrendak irailaren 30ean jakinaraziko dituzte, eta ikastaroak lastailaren 13ko astean hasiko dira. Udalaren eskaintzari buruzko informazioa web orrian dago.