2025/09/20 Hasiera, 10:00etan; 13:30ean, dastaketa

Ekimena

Bueltan da Munduko Arrozak

Bueltan da Munduko Arrozak
Plaza, Etxarri Aranatz

Irailaren 20an, larunbata, kulturartekotasuna dastatzeko aukera izanen da, Etxarri Aranazko plazan. Hainbat jatorritako etxarriarrak plazan prestatutako janaria nola egin galdetu eta hura dastatzeko aukera izanen da, Munduko Arrozak ekimenean; besteak beste, Maroko, Kolonbia, Mali, Ekuador, eta Sakana Harrera Haranako lagunak. Palestinako familia bat omenduko dute ere. Ekimena 10:00etan hasiko da, eta 13:30ean dastaketa izanen da. Platera euro batean erosi ahalko da.