Txistu irakasle lan poltsa behar da musika eskolan

Guaixe

Etxarri Aranazko musika eskolaren egoitza. ARTXIBOA

Izena emateko epea hilaren 22an despedituko da.

Etxarri Aranazko Udal Musika Eskolak txistu irakaslea behar duenerako lan poltsa bat sortu nahi du. Premia duenean nor deitu izateko. Poltsaren bidez egiten diren kontratazioak aldi baterako eta lanaldi partzialerako izanen dira. Deialdiari buruzko informazioa etxarriaranatz.eus webgunean dago.