Gartxot eta Olaia Inziarte Etxarri Aranatzen izanen dira

Guaixe 2025eko irailaren 26a

Irailaren 26an, ostirala, Etxarri Aranazko Udalak Hariztiyen kontzertuak antolatu ditu, Andra Mari ermitako zelaian.

Etxarri Aranazko Udalaren kultur programazioaren barruan Hariztiyen kontzertuak egitasmoa dago, Andra Mari ermitaren zelaian egiten dituzten emanaldiak, eta irailaren 26an, ostirala, 20:30ean, denboraldiko lehenengo kontzertua izanen da: Gartxot eta Olaia Inziarte abeslariak izanen dira. Udalak jakinarazi duenez taloak eta edaria egonen dira, eta lurrean esertzeko zerbait edo aulkiak eramatea aholkatzen dute. Eguraldi txarrarekin kontzertua plazan izanen da.