egitaraua

Feriak direla eta, egitarau betea Etxarri Aranatzen

Guaixe 2025eko urriaren 2a

2024ko Etxarri Aranazko feriak. ARTXIBOA

Urriaren 4an eta 5ean, larunbata eta igandea, feriak ospatuko dituzte etxarriarrek; besteak beste, asteburuan zehar animalien erakusketa, azoka, gazta txapelketa eta mende erdia betetzen duen Mendira Joan Etorria lasterketa izanen dira. 

Urriaren lehenengo asteburuarekin ospatzen dituzte feriak Etxarri Aranatzen; urriaren 4an eta 5ean, hain zuzen, izanen dira ospakizunak. Larunbat arratsaldean herriko animalien erakusketa izanen da, eta igandean gazta txapelketa, ekoizle eta artisauen azoka eta Mendira Joan Etorria mendi lasterketa. Ferietan ere Palestina gogoa izanen dute. 

Etxarri Aranazko Udalak behar bereziak dituzten pertsonendako txoko lasaia martxan jarri zuen aurreko urteko ferietan, eta ferietako ospakizunetan ere aukera izanen da lasaitzeko tartetxo bat behar dutenendako musika eskolaren ondoan dagoen haur txokoan. 

2025eko Etxarri Aranatzen feriak

Urriak 4 larunbata

12:00 Etxarriko erraldoi eta buruhandien konpartsa.

16:00 – 19:00 Mitologian oinarritutako jolas kooperatiboak JOKAIren eskutik.

16:00 – 20:00 Etxarriko Animalien erakusketa.

16:30 – 19:30 Sandien ekimena: Jarri zure mezua Palestinaren alde!, Etxarri Palestina elkartasun taldeak antolatuta.

17:00 Talo tailerra, Saralegitarrekin.

18:00 – 20:00 Txoko lasaia, musika eskolaren ondoan dagoen haur txokoan.

19:30 Auzatea Karrikestu elkartearen eskutik.

20:00 Salbea, Elizak antolatuta.
Behin betiko etxia! elkarretaratzea Etxerak deituta, plazan. 

20:00 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.

22:00 Zezensuzkoa.

23:30 – 02:30 Trikiteens taldearkein dantzaldia.

Urriak 5 igandea

10:00 – 14:00 Ekoizle eta artisauen azoka.

11:00 – 13:00 Txoko lasaia, musika eskolaren ondoan dagoen haur txokoan.

11:00 L. Mendira Joan Etorria, Udaberri elkarteak antolatuta.

Sakanako Artzaien XXI. Gazta Txapelketa.

11:15 Auzatea Larrañeta elkartearen eskutik.

13:00 Sakana Kantuz, herrian zehar.

18:30 – 21:30 DJ Mikeltxi musika eta animazioa.

19:00 Pilota partiduak: Igoa – Lizarraga / Murgiondo – Azpiroz; III. Open bikote profesionalen final laurdenetako partidua: Iribarren – Arbizu / Victor – Bergera.

21:00 Zezensuzkoa.