Udalak hirigintza planean aldaketak egin ditu

Guaixe 2025eko urriaren 6a

Etxarri Aranazko ikuspegia Unanutik. ARTXIBOA

Udal Planaren determinazio xehatuak aldatzeko Hiri Jarduketako Plan Berezia indarrean da.

Etxarri Aranazko hirigintza plana 2004ko irailaren 1ean onartu zen behin betiko. Ondoren, 2014an eta 2018an aldaketa bana egin zituen udalak. Onartu den aldaketarekin Etxarri Aranazko Udalak hiru helburu lortu nahi ditu. Aurrena, eremu homogeneoen erregulazioari dagokio. Zehatzak ez diren definizioak zehaztu eta praktikan polemika sortu duten zehaztapen batzuk aldatu nahi ditu udalak. Eraikinen solairu eta altuera kopuru osoari dagokio aldaketa.

Hurreneko helburua da eraikuntzaren bolumen-baldintzak arautzea, eraikuntza nagusiaren eta eranskin/eraikuntza txikiaren definizioak zehaztuz, zenbait kasutan errakuntza eragin baitute. Eta atzeneko helburua da fatxaden konposizio-baldintzetan definitutako zehaztapen estetiko batzuk aldatzea, esate baterako: fatxada nagusia, sarbidea, baoak eta barne-bolumenak. Hirigintza planaren aldaketaren berri Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 198. zenbakian dago, lastailaren 3koan.