Aurizko kultur etxean izanen da 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketarne lehen saioa. Sei bertsolari izanen dira kantuan finalaurrekoetarako txartel baten bila; ordezkari sakandarrak izanen dira lehenengo saioan: Eneko Lazkoz Martinez eta Saats Karasatorre Martinez etxarriarrak. Haiekin batera Aitor Irastortza Arrizurieta, Egoitz Gorosterrazu Elilzagoien, Eki Mateorena Zozaia eta Urko Gartzia Aleman ariko dira, eta Patxi Buenok aurkeztuko du saioa. Saioa 17:30ean hasiko da, eta sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke, edo egunean bertan 16:00etatik aurrera. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Aurizko Udalaren laguntza izan du saioa antolatzeko garaian.
Aurizko irabazleak zuzenean lortuko du hurrengo faserako sailkapena eta besteek lehen faseko saio guztiak bukatu arte itxaron bhearko dute. Aurizkoarekin batera, urriaren 11n Mutiloan, urriaren 18an Iruritan eta urriaren 26an Los Arcosen izanen dira lehen fasearen saioak. 24 bertsolari hasiko dira txapelketan, eta hemezortzi bertsolari pasako dira finalaurrekoetara.