Karasatorre autozerbitzua txistorra lehiaketako finalista

Guaixe 2025eko urriaren 6a

Harakin etxarriarra, ezkerretik bigarrena, gainerako finalista eta irabazlearekin. UTZITAKOA

Etxarriarrek 2015ean irabazi zuten lehiaketa, 2017an bigarren sailkatu ziren eta 2019an eta 2022an finalistak izan ziren.

Nafarroako Txistor Lehiaketako XIX. edizioa Uharte Iruñeko Carlos Irigibel Lanzetak irabazi du. Hirugarren aldia da txapela eta mandarra eskuratzen duena. Lehiaketako finalisten artean Francisco Jose Karasatorre Nagore gelditu zen, Etxarri Aranazko Karasatorre autozerbitzuko harakina.  Lehiaketa Nafarroako Harakin eta Urdaitegien Gremioak antolatu zuen eta Iruñean jokatu zen atzo, lastailak 5. Proban ere Lakuntza eta Olatzagutiko harakinek parte hartu zuten.