Eneko Lazkozek irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa

Guaixe 2025eko urriaren 6a

Eneko Lazkoz 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasearen lehen saioan, Auritzen. NBE

Auritzen jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen fasearen lehen saioa, eta etxarriarrak jaso zuen hurrengo faserako txartel zuzena. Saats Karasatorre etxarriarra bigarren sailkatu zen. 

Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasi da; Auritzen izan zen lehen fasearen lehen saioa, eta Eneko Lazkoz etxarriarrak irabazi zuen, hurrengo faserako, azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekoetarako txartel zuzena eskuratuz. Saats Karasatorre bigaren sailkatu zen. 120 bat bertsozale bildu ziren Aurizko kultur etxean. 

Urriaren 11n, larunbata, segituko du txapelketak Mutiloako kultur etxean jokatuko den saioarekin. Han ariko dira kantuan Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia, Sarai Robles Vitas eta Idoia Granizo Uribarrena altsasuarra, Iratxe Legarra Nuin gai jartzailearen aginduetara. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Lehen fasearen lehen saioko puntuazioa: 

Eneko Lazkoz Martinez: 357,5

Saats Karatsatorre Martinez: 328,5

Eki Mateorena Zozaia: 301,5

Egoitz Gorosterrazu Elizagoien: 293,5

Urko Gartzia Aleman: 287

Aitor Irastortza Arrizurieta: 283