Pala

Nafarroako txapeldunak

Maider Betelu Ganboa 2025eko urriaren 14a

V. Nafarroako Foru Komunitateko Emakumezkoen Pilota Torneoko finalista guztiak. NAFARROAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA

V. Nafarroako Foru Komunitateko Emakumezkoen Pilota Torneoko txapelak Sakanara etorri dira.

Urriaren lehen asteburuan V. Nafarroako Foru Komunitateko Emakumezkoen Pilota Torneoko finalak jokatu ziren Lekunberrin eta Nafarroa Arenan. Pilota,  Paleta larrua eta paleta gomako finalak ziren jokatu zirenak.

Paleta Gomako bi txapelak Sakanara etorri ziren. Bigarren mailan, Etxarri Aranazko Gure Pilotako Jare Camposek eta Arhane Garmendiak 20-12 irabazi zieten Arrosagaray- Irazustari. Lehen mailan, Inunciagak eta Gure Pilotako Maialen Larrazak Eciolaza eta Eguzkiza mendean hartu zituzten (15-10 eta 15-7).