Aizkora

Jon Erdozia, Nafarroako lehen mailako Aizkora Txapelketan

Guaixe 2025eko urriaren 10a

Jon Erdozia, 23 urtez azpiko Banakako txapelduna izan zenean. ARTXIBOA

Urriaren 11n kanporaketa jokatuko da Lekunberrin

Urriaren 11n Nafarroako I. Mailako kanporaketa hartuko du Lekunberrik, 12:00etan. Hamar aizkolari lehiatuko dira, eta lehendabiziko bostek lortuko dute Doneztebeko finalerako txartela. Bi kaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbikoa erdibituko dituzte. Tartean dago Jon Erdozia etxarriarra. Vicente, Etxeberria, Soroa, Amundarain, Rekondo, eta Oier, Xuban eta Julen Kañamares izango ditu aurkari.